PRENTSAURREA

Eguerdi on guztioi:

                Santurtziko Txosna Batzordea – Santurtziko Txosnagunea – herri honetako irabazi asmorik gabeko 21 kirol talde eta soziokultural gara. Bai kirolarentzat bai kulturarentzat euskarri faltaren aurrean, geure burua antolatzen dugu txosnak jartzeko Karmen jaietan ekonomikoki aurre egiteko, eta bestaldetik gur herriko kultura eta aisialdi eskaintza osatu eta berritzeko.

                Gaur, apirilak 12, deituta zaudete prentsaurre honetara hilabete honetako 11, 12 eta 13rako antolatuta geneukan jaian murgilduta egon behar genuenean.

                Santurtziko Txosnagunea osatzen duten 21 taldeek urtean zehar egiten duten lana ezagutzea eta gure egitasmoetan santurtziarrak parte hartzera gonbidatzea dira gure helburuak. Hau guztia guk antolatuta eta finantziatuta gure baliabide eta lanaren bidez. Santurtziarrentzako aisialdi eskaintza betea aldarrikatu nahi genuke, zeinek denon parte-hartzea bultzatuko duen.

                Txosna Batzordeak urritik darama eskaintza hau prestatzen, hainbat taldek egindako lanari esker ( azpiegitura, kutxazaintza, aktibitateak, komunikazioa eta kanpo harremanak).

                Kanpo harremanak taldea udaletxearekin harremanetan jarri zen pasa den urtearen amaieran lehendabiziko aldiz, eta otsailean bigarrenez.

                Lehenengo bileran Karmen jaietatik kanpo jai bat antolatzeko ideia azaldu genien, Santurtziko Txosnaguneak giza eta diru baliabideak bere gain hartuz. Udaletxearen jarrera une oro abegikorra izan zen, eta honen harira, egitasmo hau gauzatzera bultzatu gintuen bigarren bilera baten data jarriz. Horretarako baldintza egitaraua zehaztea zen.

                Bigarren bileran Santurtziko Txosnaguneak egitarau zehatza aurkeztu zion udaletxeari. Hura sorpresa hartu genuena udaletxearen ezezko borobila jaso genuenean. Hona hemen udaletxeak emandako arrazoiak:

  • Aparkaleku arazoak sortzekoak omen ginen, udaletxeak aurrekusitakoa baino denbora luzeagoan (3 aste San Jorge jaietako 2 asteak izan beharrean).
  • Santurtziko ostalarien balizko kexak.

                Udaletxeak eskaini zizkigun alternatibak eskasak zirela pentsatu genuen. Izan ere, ez ziren bideragarriak ez espazioan ezta kokalekuan ere.

                Geroago udaletxeak azken bilerako akta helarazi zigun. Berau ez genuen sinatu hitz egin genuena bertan islatuta ez zegoela uste baikenuen. Gainera hutsune nabarmenak zeuden.

                Gauzak horrela, egin nahi genuen jaia herritarrei jakinaraztea erabaki genuen kartelen bidez, eta modu berean udaletxearen ezezkoa salatu nahi genuen prentsaurrea antolatuz.

                Normala al da Txosna Batzordeak egindako proposamena udaletxeak baztertzea, bakan batzuei onura ematen dieten interes komertzialak lehenetsiz? Ez al zen bidezkoagoa inolako interes ekonomikorik ez duen jai bat babestea?

                Zer lehenesten du udaletxeak, aparkalekuak ala santzurtziarron nahia? Gune honen erabilera galarazi digute, baina ez ote du udaletxeak etengabe erabiltzen bere mesederako?

Volver Atrás



 
Santurtziko Txosna Gunea 2008- Webmaster